XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur egun, Nutrizioaren arloan indarrean dauden ezagutza zientifikoak finkatzearen beharrizana argi eta garbi ikusten da.

Halaber, azken urteotan proposaturiko gidalerro edo arauen nolabaiteko dogmatizazioa baztertu, populazioaren erikortasun/hilkortasunean, hazkunde eta garapenean jan-neurria parametroak eduki dezakeen zerikusia sakonkiago ikertu, eta baita beste zenbait parametrokin (faktore genetikoak, etab.) elkarrekintzan edota konparazioan, jan-neurriak duen pisua aztertu: horra hor gaur egungo hainbat eginkizun.

Nutrizioak, pertsonarengan, lehen urteetatik hasita, zenbait eritasun jasateko sentiberatasunaren sorreran jokatzen duen funtsezko paperak gero eta gorputz teoriko handiagoa damaio populazio-taldeetan endakapen-patologia zehatz batzuren aurrean zenbait, garapen edo berezitasun argitzen dituen teoriari.

Guzti horregatik Symposium-aren ondorio argienetako bat zera izan da, Nutrizio alorreko azterketak sakontzea eta beroien arabera elikadurarako gida edo orientabideak markatzea heziketa sanitarioaren laguntzarekin.

Zuzenki Nutrizioarekin lotuta ez badago ere, berarekin harreman estuak dituelako, elikagaien higieneari buruzko arloa ere ikusi eta ukitu zen Biltzarrean.

Argi geratu da elikadura-industriak elikagaien kalitate-kontrola ere bere gain hartu behar duela, kontrol horrek duen espektro zabalean (mikrobiologikoa, kimikoa zein nutritiboa).

Eta azkenik, azpimarratu da aho-hortzen osasunean eta bereziki hortzen txantxarrean uren fluorazioak duen garrantzia, hala nola hortzaginen higiene-prozesu egokiak (eskuilatzea, etab.).

Karbohidrato sinple nahiz konplexuen ahoratzeari dagokionez esan beharra dago hauek prozesu horietan duten zerikusia gutxitua dagoela edateko uraren fluor-edukina zuzena denean eta populazioak hortzaginen higienea behar bezala aurrera eramaten duenean.